Batasunaren legez kanporatzea

Marruma, Herria eta Antiguotarrak elkarteei zigilua kendu die Espainiako Poliziak

Espainiako Poliziak zigilua kendu die Donostiako Gros auzoko Marruma Elkarteari, Alde Zaharreko Herria elkarteari eta Antigua auzoko Antiguotarrak elkarteari. 2003ko irailaz geroztik hiru egoitza horiek zigilatuta zeuden Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz.

2004ko martxoaren 26a
15:09
Entzun
2003ko abuztuaren 10ean, Donostiako Aste Nagusian ezker abertzaleak deitu ohi duen manifestazioa antolatzeko Marruma, Herria eta Antiguotarrak elkarteak "erabiltzeagatik" zigilatu zituen Baltasar Garzon epaileak aipatu elkarteok, joan den urteko irailaren 16an.

Manifestazio hori dela eta, Juan Joxe Petrikorena mahaikidea, Iñigo Balda Donostiako SAko zinegotzi ohia eta Ainhoa Iñigo antiguotarra atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eta ondoren espetxeratzeko agindua eman zuen Garzon epaileak. Hiruek hilabete eta erdi espetxean pasa eta gero, inongo kargurik gabe aske geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.