Azpiegiturak

Marrutxipiko lotune berriak Donostiako zenbait auzotako zirkulazioa arinduko du

Intxaurrondoko, Egiako eta Groseko zuzeneko sarbidea hobetuko du GI-20 errepidean egingo duten lotuneak. 2020 hasieran ekingo diete lanei.

Lotunearen proiektuaren irudia. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA.
2018ko urriaren 24a
07:24
Entzun

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zirkulazioa arintzeko lotune berri baterako proiektua aurkeztu dute. GI-20 Donostiako saihesbidean egingo dute, Marrutxipin. Aldaketa horrekin, hobetu egin nahi dute Intxaurrondo, Egia eta Gros auzoetako sarbidea. Horrez gain, hiriko beste alde batzuetara bideratuko dute auzo horietara joaten den zirkulazioa.

Polloeko eta Intxaurrondoko tunelen artean kokatuko da lotunea, Etzieta eta Castelao parkeei erasan gabe. Bi saihesbide egingo dituzte galtzadaren azpian, baita biribilgune berri bat ere Sasiain zeharbidearen eta Mons pasealekuaren artean. 2020 hasieran ekingo diete lanei, eta estimazioen arabera, 7 milioi euroko kostua izango du.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du lotune berria erakitzean, zirkulazio jaitsiera nabarituko dela zenbait tokitan; hala nola, Karlos I.aren hiribidean, Loiolako erriberetan, Urumea pasealekuan, Garberako biribilgunean eta Otxoki pasealekuan. Eneko Goia Donostiako alkateak poza azaldu du proiektu berriarengatik: "Helburua konponbiderik onena bilatzea zen, eta emaitza bikaina lortu dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.