Igarriz Hernani atxilotu zuten egun berean Gorka Aztiria eta Gaizka Olabarrieta atxilotu zituen Espainiako Poliziak Arrasaten. Hirurak bidali zituen espetxera epaileak.
Iturri judizialen arabera, Igarrizi ETA osatzeko delitua eta armak eta lehergailuak gordetzea egotzi dio epaileak. Aztiria eta Olabarrietari, aldiz, ETAko kide izatea. Baina, azken biei buruzko erabakia alda daitekeela agertu dute iturri judizialek. Horien arabera, ikerketak aurrera doazen heinean, epaileak Aztiria eta Olabarrietari egozten diena ETAri laguntzera murriztu daitekeela agertzen dute.
Arrasateko bi gazteek tratu txarrak salatu zituztela jakinarazi zuen Askatasunak. Inkomunikazio garaian, Aztiria lau egunez jan eta edan gabe egon dela agertu zuen Askatasunak eta Olabarrietak ile asko galdu zuela adierazi zuen. Bi gazteek inkomunikazio garaian galdeketa luzeak, mehatxuak eta presioak pairatu zituztela argitu zuen Askatasunak.
Atxiloketa
Marta Igarrizi inkomunikazioa kendu diote
Joan zen ostegunean Espainiako Poliziak Hernanin atxilotutako Marta Igarrizi gaur kendu diote inkomunikazioa. Astelehenean Igarriz espetxeratzeko agindua eman zuen Francisco Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, baina inkomunikazioa ez zioten altxatu. Askatasunak jakinarazi duenez, gaur, Igarrizek berak deitu du Soto del Realeko espetxetik etxera, inkomunikaziotik atera dutela abisu emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu