Marta Vera kontseilariak dio Osasunbideak itunpeko arreta behar duela

Langileek pribatizazioen aurka egindako protesta. LANDER FDEZ ARROIABE / ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Lana optimizatzeko Osasunbideak erietxe pribatuekin kontzertuak ezarri behar dituela adierazi du Marta Vera Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak. Gobernuak osasun kontzertuak egiteko erabilitako eredua «eztabaidagarria» dela aitortu du, baina gaineratu du horrek ez duela esan nahi osasungintza pribatizatu denik. Atzo Nafarroako Parlamentuan eginiko agerraldian egin zituen Verak adierazpenok. Osasunbidea kontzertu plana prestatzen ari dela jakinarazi du kontseilariak. Hala, aitortu du Kontu Ganberak eginiko aholkuek «lagundu» dutela. Era berean, kontrol ganberak esan bezala, itunpeko arretarako alternatibak aztertzen dituen plan berezirik ez dagoela aitortu du. Verak ez zuen baloraziorik egin nahi izan itunpeko osasunak dakarren gastuaren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.