Martin Berasategiren jatetxean ere sartu dira lapurreta egitera

Azken asteotako antzeko zortzigarren lapurreta da; aurretik Arzaken eta Akelarren ere sartu dira lapurrak

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Gipuzkoako ostalaritzan azken aldian izandako lapurretek ez dute etenik. Atzo goizaldean, Martin Berasategik Lasarte-Orian duen jatetxean sartu ziren lapurrak; ez zuten dirurik eraman, baina hainbat material ostu zuten, sukaldariak berak adierazi duenez. Azken asteotan horren antzeko hainbat lapurreta gertatu dira. Jatetxe oso ezagunetan sartu dira lapurreta egitera, besteak beste Arzaken, Akelarren, Saltxipin eta Belartzaran. Guztira, zortzi jatetxetan sartu dira. Ertzaintzak jakinarazi duenez, egileak identifikatu nahian dabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.