Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Chavezen hiletara joango da Sorturen izenean

Sortuk ordezkaritza bat bidaliko du, eta Garitanorekin batera joango da Asier Altuna alderdiaren Ameriketarako arduraduna.

2013ko martxoaren 7a
07:03
Entzun

Biek ere bihar Caracasen egingo diren ekitaldietan parte hartuko dute. Sortuk modu horretan aitortu nahi du Chavezek izan duen garrantzia. "Biharko ekitaldietan parte hartuta, Sortuk omendu egin nahi ditu Latinoamerikaren batasunaren eta XXI. mendeko sozialismoaren aldeko borrokalari nekaezin izandako Hugo Chavez eta gizarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko Venezuelan zein nazioartean eginiko lan izugarria".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.