Euskara

Martin Ugalde kultur parkea, galesaren aldekoen eredu

Urtero, 3.000 gales hiztun joaten dira Galestik atzerrira, eta kezkatuta daude hizkuntzaren aldekoak. Galera horri aurre egiteko, Martin Ugalde kultur parkea aipatu dute eredutzat Daily Post egunkarian.

18. Korrikaren hasiera, Martin Ugalde kultur parkean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 31
09:09
Entzun

Kezkatuta daude galesaren bultzatzaileak, urtero 3.000 hiztun baino gehiagok utzi behar izaten dutelako herrialdea. Gazteak dira horietako asko, lan bila atzerrira joaten direnak. Gales Hizkuntzaren Elkarteak (Cymdeithas yr Iaith Gymraeg) Euskal Herria hartu du eredutzat, eta lanerako galesa erabiltzen duten enpresak parke batean biltzeko proposamena egin diote gobernuari. Martin Ugalde kultur parkearen antzeko zerbait egin nahi lukete, ehundaka langile bertan bildu eta hizkuntza bultzatzeko. Daily Post egunkariak bildu du eskaria.

Galesaren aldeko erakundeek parkea eraikitzea "estrategikoa" litzatekeela uste dute, "hizkuntzarentzat eta ekonomiarentzat mesedegarria". Elkarteko kideen esanetan, urtero, 3.000 hiztun galtzen ditu galesak, eta "emigrazioa da arrazoirik pisutsuena", gazte askok atzerrira jotzen dutelako lan bila.

Andoainen (Gipuzkoa) dago Martin Ugalde kultur parkea. Hogeitik gora enpresa biltzen ditu kultur parkeak —tartean BERRIA taldekoak—, eta euskaraz lan egiten dute guztiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.