Hasieran, furgonetan ekarritako mahai handi bakarraren atzean ilara luzea sortu da, baina gero, mahai gehiago atera dituzte, eta ilarak arindu dira. Batzuek paperean prest eraman dituzte idatzi, bertso edo dena delakoak, besteek buruan, eta inprobisatu duenik ere bazen. 'Xirika'-ko azal bat, eta gaztesarea.neteko hasierako orri bat inprimatuta itsatsi dituzte.
Beren ekarpenak egin dituzte, besteak beste, Joxean Lizarribar EKT-ko Administrazio Kontseiluko lehendakariak, Joan Mari Torrealdai Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko presidenteak, Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkariak, Joxean Barandiaran Andoaingo alkate ohiak, parkeko langileek, eta hainbat andoaindarrek.
'18/98 sumarioa'
Martin Ugalde kultur parkean izan da Kaiera
Eskubide Zibil eta politikoen alde, hainbat lagunen ekarpena jaso du Andoainen 18/98+ plataformak ibilian jarritako Kaierak. Martin Ugalde Kultur parkean izan da gaur, eta hango enpresetako langileen ekarpenak jaso ditu. Ekarpenak egin dituzte, besteak beste, 'Egunkaria auzian' inputatuek eta Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioan atxilotutako batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu