Euskaldunon Egunkariaren kontrako operazioaren bezperan, 2003ko otsailaren 19an, Martin Ugalderen kontu korronteak blokeatzeko agindua eman zuen Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak. Ordutik joan den ostiralera arte, urte bat eta zortzi hilabetez susmopean izan du Egunkariako administrazio kontseiluko ohorezko lehendakari eta idazle ospetsua.
Martin Ugalde urriaren 4ean zendu zen 82 urte zituela eta kontu korronteak desblokeatzeko erabakia urriaren 15ean sinatu zuen Del Olmo epaileak. Auto berean, Txema Auzmendi kazetariaren kontu korrontea desblokeatzeko ere agindu zuen Auzitegi Nazionaleko epaileak. Auzmendiren kontua ere 2003ko otsailaren 19tik zegoen blokeatuta.Gainontzeko inputatuen kontuek blokeatuta jarraitzea erabaki berri du epaileak, hain zuzen ere,Egunkariaren ixtea beste lau hilabetez luzatzea agindu duen autoan.
Auzitegi Nazionalak urte bat eta zortzi hilabete behar izan du ohartzeko Martin Ugalderen izenean zeuden kontuak «etxeko ekonomia bati zegozkion kontu partikularrak» zirela eta Txema Auzmendirena «Jesusen Lagundiarekin zuzenean lotutako jarduera eta kontzeptuei» zegokiela.
Martin Ugalderen kontuak desblokeatzeko erabakia arrazoitzean, epaileak dio ez dela antzematen «zantzu objetibagarririk» kontu pertsonal horiek «legez kanpoko jarduerekin lotzeko». Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuaren 2004ko abuztuko ikerketa bat aipatzen du argudio hori emateko.
'Egunkaria auzia'
Martin Ugalderen kontu korronteak desblokeatu ditu orain Del Olmo epaileak
Martin Ugalde zenaren kontu korrontea desblokeatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok. Ugalde urriaren 4an hil zen, eta urriaren 15ean sinatu zuen epaileak kontuak desblokeatzeko erabakia. Auto berean, Txema Auzmendi kazetariaren kontu korrontea desblokeatzeko ere agindu zuen Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu