Martutene Donostiako auzoko elkarte eta bizilagunek "esker ona" adierazi diete duela hilabete uholdeen ondoren auzolanean lagundu zieten guztiei. "Bereziki aipatu behar ditugu Donostiako Piratak eta auzoetako gazte asanblada eta taldeetako kideak, haien gaztetasunak eta sasoiak sendotu baitu beste guztion gogoa. Baita zenbait udal langile eta udal ordezkari ere, gurekin eskuz esku lan egiteaz gain taldeak koordinatzen aritu eta Udalaren azpiegitura eta tresneria auzolanaren mesederako utzi dutelako".
"Elkartasuna beharrezkoa" dela nabarmendu dute Martuteneko elkarte eta bizilagunek gaur, prentsa ohar baten bidez.