Gizartea

Martuteneko kartzela eraitsi egingo dute, eta ez da haren ordezkorik eraikiko

Gipuzkoak ez du kartzelarik izango; bai, ordea, gizarteratze zentro berri bat, Diario Vascok eta EITBk aurreratu dutenez.

Martuteneko espetxearen kanpoaldea. ANDONI CANELLADA, FOKU
2018ko abuztuaren 4a
14:52
Entzun

Espainiako Barne Ministerioak Donostiako Martuteneko kartzela eraitsiko du. Hala erabaki du, Jesus Loza Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariarekin eta Ernesto Gasco Donostiako alkateordearekin izan duen negoziazioen ondoren.

Hasieran, Martuteneko espetxearen ordezko kartzela berri bat eraikitzea aurreikusten zuen ministerioak, baina azkenean baztertu egin du aukera hori. Horrenbestez, Gipuzkoak ez du espetxerik izango.

Aldiz, gizarteratzeko zentro bat eraikiko dute lurraldean. Egunkariaren arabera, proiektua datorren urtean adjudikatuko luke Barne Ministerioak, eta 90 preso hartzeko ahala izango luke. Martutenen hirugarren graduan dauden presoak eta berariazko modulua ez dutenak bideratuko lituzkete gizarteratze zentro horretara.

Gaur egun Martuteneko espetxean diren gainerako presoak Zaballako kartzelara (Iruña Oka, Araba) lekualdatuko dituzte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.