Joan zen larunbatean Martuteneko espetxean hilda agertu zen preso sahararraren kasua ikertzeko eskatu dute gaur Salhaketak eta SOS Arrazakeriak. Heriotza hori "iragarritako beste kronika bat" dela salatu dute, aurretik beste lau aldiz saiatu baitzen presoa bere buruaz beste egiten.
Gogora ekarri nahi izan dute, hildako Abdel Karim El Ddah 23 urteko sahararra bi urteko espetxe zigorra betetzen ari zela Gasteizen borroka batean parte hartu zuelako.Pateran lau aldiz zeharkatu zuen itsasoa Espainiara iristeko, eta Euskal Herriraino iritsi zen oraingoan.
Presoa psikologikoki ez zegoela ondo nabarmendu dute, eta aurretik ere lau aldiz saiatu zela bere buruaz beste egiten. Gainera SOS arrazakeriak presoak aske uzteko ere eskatu zuen aurretik, gaixo zegoela argudiatuz. Espetxe zigorraren partez bere herrira bidaltzea ere eskatu zuen, baina alferrik izan zen.
Heriotza
Martutenen hilda azaldutako presoaren auzia ikertzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu