Greban dauden Iberiako langileek "hileta" batean baleude bezala egin dute protesta Loiuko aireportuan (Bizkaia), beltzez jantzita, konpainiak egin nahi dituen 3.807 kaleratzeren kontra.
UGTren arabera, zuzendaritzak ez dauka negoziatzeko asmorik, eta hori dela eta, gaur langileak "are haserreago" daude.
Iberiaren grebak beste konpainia batzuei ere eragiten die. Hain zuzen ere, Brussels Airlines, Lufthansa,Vueling eta Air Nostrum agentziek lurreko zerbitzuak Iberia Airport Servicesekin hitzartuak dituzte.
Loiuko aireportuan ez ezik, Hondarribikoan eta Noaingoan ere hainbat hegaldi bertan behera geratu dira gaur. Hegaldien kontsulta egiteko, hemen.