Martxan da Beldur Barik lehiaketaren 12. aldia

Kai Nakai abeslariak 'Nahikoa dela' kantua estreinatu du zuzenean, eta Uxue Bereziartua ilustratzaileak panel batean marraztu du programaren aurtengo irudia. Bihar zabalduko da lanak aurkezteko epea.

Oihane Puertas ONA
2021eko irailaren 9a
13:58
Entzun

Gaur aurkeztu dute Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren 12. aldia, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Kai Nakai abeslariak aldi honetarako sortutako Nahikoa dela kantua estreinatu du zuzenean, eta Uxue Bereziartua ilustratzaileak panel batean marraztu du Beldur Barik-en aurtengo irudia. Bien artean azaldu dituzte lehiaketaren nondik norakoak.

Emakundek antolatzen du Beldur Barik programa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzioekin elkarlanean. Programaren helburua da gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea, haiekin hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatuz.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta lanak aurkezteko epea irailaren 10etik azaroaren 5era bitartean egongo da zabalik. Ikus-entzunezkoek kultura matxista eta indarkeria sexistaren formak eraldatzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa islatu behar dute, eta lan sarituak azaroaren 26an ezagutaraziko dira, Agurainen (Araba).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.