Irudia. Iruñea
Martxan da selektibitatea
Ekainaren hasiera da, eta Hego Euskal Herrian abian da selektibitatea, unibertsitatera sartzeko proba. Nafarroan hasi ziren atzo —irudian, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñeko campuseko ikasgela bat—, eta gaur hasiko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hiru eguneko azterketa maratoia izango dute. Denera 13.972 ikasle daude izena emanda, eta bostetik hiruk egingo dute euskaraz (%61). Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek hilaren 17an hasiko dute baxoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu