euskal herria

Martxoak 3 elkarteak eraginiko "mina" aitor dezala eskatu dio Espainiako Estatuari

Sarraskiaren 37. urteurrena da aurten, eta sindikatuek egindako deialdiarekin bat egiteko eskatu du gaur elkarteak. Igandean omenaldia eta lore eskaintza egingo diete Zaramagan, eta, ondoren, manifestazioa izango da.

2013ko martxoaren 1a
16:37
Entzun

1976ko martxoaren 3ko gertakizunak gogoratzeko ekitaldira batzeko deia egin die herritarrei Martxoak 3 elkarteak.

Horrekin batera, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari eskatu dio "aukera baliatzeko", eta bat egiteko gizartearen gehiengoak aldarrikatzen duenarekin: Espainiako Estatuak onar dezala eragindako "mina".

Elkarteak azaldu duenez, "desengainu" asko jaso dituzte orain arte. Gogorarazi dute Jaurlaritzak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak martxoan 3ko biktimen alde aritzeko konpromisoa hartu zutela Espainiak esku hartzen ez bazuen, baina ez zela hala izan. 

ELA, LAB, ESK, EILAS eta Hiru sindikatuek Landutakoaren uzta oparoa leloa aukeratu dute urtemuga oroitzeko. 1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen Asisko San Frantzisko elizaren barnean bost langile hil zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.