Martxoak 3: "Justizia iritsi da behingoz... Argentinatik"

2014ko azaroaren 1a
13:52
Entzun

Maria Servini Argentinako epaileak Martin Villa, Alfonso Osorio eta Jesus Quintana atxilotzeko agindua eman ondoren, Martxoak 3 elkarteak nabarmendu du "borrokak eta urteetako lan eta ahaleginak" merezi izan duela. "Nahiz eta jakin Espainiako Estatuak ez diola eskaera horri erantzungo, agerian geratuko da babesten duen inpunitate eredua". Elkartearen webgunean argitaratutako oharrean, eskerrak eman dizkiote Argentinari.

Martxoak 3 elkarteak eskatua zuen Martin Villa Espainiako ministro ohia auzipetzeko, Gasteizko sarraskia tarteko. Ministro ohia martxoaren 3ko gertakizunekin lotu du epaileak —"langileen kontrako errepresioaren arduraduna" izatea egozten diote—, eta gertaera horrekin lotutako beste bi arduradun atxilotzeko agindua ere heldu da. Hain zuzen ere, Jesus Quintana, Zaramagako elizan sartu eta langileei jazarri zitzaien polizia taldeko kapitaina zelako; eta Alfonso Osorio, Presidentzia ministroa zelako sasoi hartan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.