Aste Santua tartean egonda espero zena gertatu da, eta behera egin du langabe kopuruak martxoan. Espainiako Lan Ministerioak zabaldutako datuen arabera, martxo amaieran 198.055 langile zeuden lanik gabe Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan; otsail amaieran baino 1.596 gutxiago. Iazko martxoaz geroztik, berriz, 21.777 langabe gutxiago daude.
Salbuespena Bizkaia izan da; herrialde horretan 200 behargin gehiago zeuden martxo amaieran otsail amaieran baino. Txanponaren beste aldean dago Araba, bertan gutxitu baita gehien langabe kopurua (-1.160). Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan, zerbitzuen sektorean egin du behera batez ere langabe kopuruak; Bizkaian, aldiz, sektore guztietan hazi da langabezia.
Datuak:
Araba: 25.216 langabe. Otsailetik: -1.160. Iazko martxotik: - 2.712
Bizkaia: 86.954. Otsailetik: +741. Iazko martxotik: - 9.679.
Gipuzkoa: 41.766. Otsailetik: -200. Iazko martxotik: -5.078.
Nafarroa: 44.119. Otsailetik: -977. Iazko martxotik: -4.308.
Hego Euskal Herria: 198.055. Otsailetik: - 1.596. Iazko martxotik: -21.777.