2004ko azaroaren 14an Batasunak Donostiako belodromoan egin zuen ekitaldiagatik deklaratzera joan dira gaur Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseva Alvarez Batasuneko buruzagiak Espainiako Auzitegi Nazionalera. Izan ere, Felix Degayon epaileak legez kontrako batzar delitua eta "terrorismoa goraipatzea" egozten die hirurei. Horrez gain, desobedientzia delitua ere leporatzen dio Otegiri.
Deklarazio ematea laburra izan da, Anoetako proposamena "bake proposamena" zela adierazi, eta uko egin baitiote epailearen galderei erantzuteari.
Hala ere, uste baino gehiago luzatu da Otegik Auzitegi Nazionalean batera edo bestera egin behar izan duten ibilbidea. Izan ere, batetik, Penaleko 3. Sekzioak jakinarazi dio martxoaren 15 eta 16ean epaituko dutela, 2003ko abenduan Argalaren omenaldian egin zituen adierazpenak direla medio. "Terrorismoa goraipatzea" egozten diote, eta 17 hilabeteko espetxea eskatzen dute bere aurka. Gainera, Otegi Auzitegi Nazionalean epaitzen duten lehen aldia izango da, orain arte, aforatua zenez, EAEko Auzitegi Nagusian izan baititu epaiketak.
Horrez gain, 3. Instrukzio Epaitegiko epaile Teresa Palaciosek jakinarazi dio Arkaitz Otazuaren omenaldiagatik irekitako auziaren ikerketa amaitu dela, eta epaiketarako bidea abiatu duela. Handik 4. Instrukzio Epaitegira joan behar izan du Otegik, eta han Fernando Andreu epaileak inputatu gisa galdekatu du Jose Mari Sagardui presoaren aldeko manifestazioaren inguruan. Otegi ez ezik, haren abokatu Jone Goirizelaia ere inputatu gisa galdekatu du Andreuk auzi beragatik.
Politika
Martxoaren 15ean epaituko dute Otegi Espainiako Auzitegi Nazionalean, "terrorismoa goraipatzeagatik"
Martxoaren 15 eta 16ean Espaniako Auzitegi Nazionalean epaituko dute Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea, 2003ko abenduan Jose Migel Beñaran 'Argala' zenaren omenaldian "terrorismoa goraipatu" zuela egotzita. Auzitegi Nazionaleko Penaleko 3. Sekzioak gaur jakinarazi dio Otegiri epaiketa data. Izan ere, Batasuneko bozeramailea Auzitegi Nazionalean izan da gaur, Anoetako ekitaldiagatik deklaratzera joanda. Otegik ez ezik, Joseba Permachek eta Joseba Alvarezek ere deklaratu behar izan dute ekitaldi hori tarteko. Euskal Herriko sindikatuen eta alderdien ordezkaritza bat izan dute lagun Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu