Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak datorren martxoan egingo direla iragarria zuen Ibarretxek, baina gaur zehaztu du hilabete horretako lehen igandean egingo direla, martxoaren 1ean. Urteko lehen lanegunean ohikotik kanpoko bilera egin du lehendakariak Jaurlaritzako Gobernu kontseiluarekin, hain zuzen ere, bozen data ezartzeko, eta ondoren agerraldia egin du erabakiaren berri emateko.
Ibarretxek adierazi du "etxeko lanak" jada eginak dituztela eta denborarik ez galtzearren erabaki dutela hauteskundeak martxoko lehen igandean egitea. Ildo horretatik, egindako lanarekin pozik agertu da lehendakaria, eta amaitzear den legealdiaoparoa izan dela nabarmendu du: ekimen asko atera direla aurrera eta Legebiltzarreko gainerako alderdi guztiekin mintzatu direla eta une batean edo bestean denekin iritsi direla hitzarmenetara. Akatsik egin badute barkamena ere eskatu du.
Datorren astelehenean, urtarrilaren 5ean, sinatuko du Ibarretxek hauteskundeera deitzeko eta Legebiltzarra desegiteko dekretua, eta biharamunean, urtarrilaren 6an, argitaratuko da buletinean. Otsailaren 13tik 27ra izango da hauteskunde kanpaina.
Politika
Martxoaren 1ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak iragarri du, Jaurlaritzako Gobernu kontseiluarekin ohikotik kanpoko batzarra egin ondoren. "Etxeko lanak" amaitu dituztelako eta "denborarik ez galtzeko" erabaki dute bozak martxoko lehen igandean egitea. Otsailaren 13tik 27ra izango da hauteskunde kanpaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu