EUSKAL PRESOAK

Martxoaren 3 eta 4an Bruselara joango da Etxerat, presoen eskubideen urraketak salatzeko

Bilerak egingo dituzte eragile politiko eta sozialekin Europako Parlamentuan. Espainiak legeriari "iruzur" egiten diola salatu dute.

Etxerat-eko kideak Bakearen Etxean, Donostian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 22a
12:11
Entzun

Etxerat elkartearen ordezkaritza bat Europako Parlamentuan izango da martxoaren 3an eta 4an. Han, Europako eragile eta alderdiekin harreman erronda bat egingo du, "euskal preso politikoek eta haien senideek sistematikoki pairatzen duten giza eskubideen urraketaren berri emateko".

Etxerat-eko kideek Bruselan izango duten agendaren berri eman dute Donostiako Bakearen Etxean, Aieteko jauregian. 3an eta 4an egingo dituzte bilerak, eta europarlamentariekin batzartuko dira. Horrez gain, hitzaldi batean parte hartuko dute.

Espainiako Gobernuaren espetxe politika salatuko dute. Agerraldian, Madrili egotzi diote legeari "iruzur" egitea, presoei "konponbide gabeko kaltea" eragiteko. Halaber, ohartarazi dute Euskal Herriak "urteak" daramatzala "salbuespen legeen" pean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.