EUSKAL HERRIA

Martxoaren 3a, horma irudian

1976ko martxoan Gasteizen hildako langileen omenez egin dute irudia Zaramagan, San Frantzisko parrokiaren parean dagoen etxebizitzan.

Horma irudia. JUANAN RUIZ, ARP
2013ko urriaren 26a
10:53
Entzun

Nafarroako Erregeen kaleko 28. zenbakiko hormak 1976ko martxoaren 3ko gertakizunak gogorarazteko irudi bat du. Brotxaren Brigadak taldeak sei aste eman ditu irudi hori egiten. Atzo inauguratu zuten.

1976ko otsailean beren eskubideen aldeko borroka luzea eraman zuten aurrera Gasteizko zenbait enpresatako langileek. Martxoaren 3an greba orokorra antolatu zuten sindikatuek, haiei guztiei elkartasuna adierazteko, eta langile guztiek eskubideen aldeko borrokarekin bat egin zezaten.

Poliziaren presentzia handia izan zen goiz-goizetik, baina, hala ere, milaka lagun atera ziren kalera. Besteak beste, bost mila langile inguru Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bildu ziren, batzarra egiteko. Han zirela, Espainiako Polizia ke poteak-eta hasi zen eliza barrura botatzen, eta egoera haren larritasunean langileak kanpora ateratzen hasi zirenean tiroka hartu zituzten. Bost langile hil zituzten, eta beste ehunka zauritu. Sarraski handia izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.