euskal herria

Martxoaren 3ko biktimen elkarteak "eragindako sufrimendua" aitortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Sarraskiaren 36. urteurreneko ekitaldiak aurkeztu dituzte gaur, Gasteizen.

2012ko otsailaren 28a
16:55
Entzun

Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "estatuaren egitura polizialek oro har eta bereziki Gasteizko sarraskian eragindako sufrimendua" aitortzeko. 1976ko martxoaren 3ko gertakizunen 36. urteurreneko ekitaldiak aurkeztu dituzte gaur goizean Gasteizen.

Horrekin batera, Euskal Herriak Egiaren Batzorde bat behar duela azpimarratu du elkarteak, "estatu terrorismoak azken hamarkadetan eragindako kasu guztiak argitzeko".

Espainiako eta EAEko gobernuek biktimen auzian hartzen duten "jarrera baztertzaile eta arbitrarioa" ere salatu dute. Eusko Jaurlaritzako polizia indarkeriaren biktimen dekretua izan dute hizpide, eta "zentzugabetzat" jo dute, horrek Martxoak 3 elkartea bi dekretu ezberdinetan parte hartzera behartzen baitu —polizia indarkeria 1976an eta 2006an pairatu zutela salatu dute—.

 

 


 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.