1976ko martxoaren 3aren urteurrena

Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Europako Legebiltzarrera joko du Espainiako Gobernuri duela 30 urte gertatutako iker dezan exijitzeko

1976ko martxoaren 3an gertatutako ikertzeko eta argitzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuari Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak. Horretarako, martxoaren 7an, Europako Legebiltzarrera joango dira eskaera egitera. Gainera Andoni Txasko elkarteko bozeramaileak jakinarazi du, Giza Eskubideen Nazioarteko Batzordeak helegite bera onartu duela.

2006ko otsailaren 28a
18:46
Entzun
Duela 30 urte Gasteizen gertatu zen guztia; Espainiako Poliziak bost langile hil eta beste ehunka zauritu zituen. Martxoak 3ko Biktimen Elkarteko bozeramaile Andoni Txaskok ziurtatu du egun hartan gertatutakoa ikertu eta argitzeko aukera bakarra nazioarteko erakundeetan dagoela. Txaskoren hitzetan Espainian "bide guztiak itxi egin direlako"; bai judizialak baita instituzionalak ere.

Gertatutakoa ikertzeko eta arduradunak zigortzeko "borondate politikoa" falta dela salatu du Txaskok. Besteak beste, duela 30 urte Manuel Fraga Gobernazio ministroa zela gogorarazi du. Zigorrik gabe geratu den "ekintza terrorista" izan zela azpimarratu du.

Memoria Historikoaren Legeak MArtxoak 3ko Biktimak kontutan hartuko dituela erabaki zuen Espainiako Gobernuak. Txaskorentzat, baina, ez da nahikoa. Diru-laguntzak bigarren mailako gaia direla eta kutsu sinbolikoa besterik ez dutela uste du. Txaskoren ustez badira garrantzia handiago duten gaiak: "Kausak berriro aztertzeak eta arduradunak auzipetzeak dute lehentasuna".

Ekitaldia eta manifestazioa

Datorren ostiralean, martxoak 3, biktimen elkarteak eta hainbat sindikatuk omenaldia egingo dieteo biktimei euren oroimenez Gasteizen dagoen monolitoan. Ondoren Justizia eta Egia lelopean manifestazioa egingo dute.

Egun horretan bertan, Lluis Llach Kataluniako abeslariaren kontzertua izango da Gasteizen eta Campanades a Morts lana eskainiko du. Lluis Llachek ezbeharra gertatu zen gauean bertan konposatu zuen lana hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.