Martxoaren 8. Emakumeen Eguna. Irudia. Donostia. PARTE HARTZE OPAROA LILATOIAN
Euria eta hotza ez ziren etsai izan herenegun Donostiako 23. Lilatoian, emakumeen eskubideen alde egiten den lasterketan, aritu ziren parte hartzaileentzat. Inoizko jendetsuena izan zen, guztira 2.167 lagun ibili ziren lasterka zein patinen gainean, eta giro polita sortu zen hiriko kaleetan. Ohikoa den lez, Chariots of Fire filmeko musika ipini zuten irteeran. Helmugan Eneritz Sein izan zen bizkorrena, eta ondoren, Ana Llorens eta Eva Pelaez iritsi ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu