Martxoko bozetan EAJ ez da aurkeztuko EH Bairekin
BAIONA. EAJk jakinarazi du «gaurko ustetan» ez dela aurkeztuko EH Bai koalizioan martxoan iragango diren kantonamendu bozetan. Nahiz alderdi abertzaleekin aldarrikapen komunak ukan «ezberdintasunak» ere badirela dio bozeramaile Beñat Oteizak. Koalizio bat izanki alderdien funtzioa eta nortasuna «ahultzen» dela uste du. Segurtatu du haatik aurkeztuko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu