Azaroaren 1etik hasita, isunak ezartzen hasi behar zuten, baina Frantziako Gobernuak gibelera egin du, eta isunak 2013ko martxora arte ez ezartzea erabaki. Neke da merkatuan etilotestak atzematea, kontsumitzaileen elkarteek salatu dutenez. Hornitzaile bakarra dagoela eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiak enpresa horrekin loturak dituela ere salatu dute. Hori guztia ikertzea erabaki dute, neurria indarrean sartu aitzin.
iparraldea
Martxora arte ez dute isunik ezarriko autoan etilotesta ez eramateagatik
Joan den uztailaz geroztik autoan etilotesta eraman behar da legez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu