Masek argitu du ez duela ezer erabakiko alderdiekin adostu gabe

2014ko abuztuaren 13a
19:15
Entzun

"Bozkatzea da plan bakarra". Hala itxi nahi izan du Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak independentziari buruzko galdeketa atzeratzeko aukeraz atzo piztutako eztabaida. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erreferendumaren aurka eginez gero data atzeratzeko aukera ahotan izan zuen atzo Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidenteordeak, eta aukera horren kontra agertu ziren eragile ugari.

Masek zehaztu du ez duela erabakirik hartuko erabakitzeko eskubidearen aldeko gainerako alderdiekin adostu gabe. Nabarmendu du plan bakarra bozkatzea dela, eta erantsi azaroaren 9ko erreferenduma Kataluniako Galdeketa Legearen babesean egingo dutela. Datozen asteetan onartuko dute lege hori Kataluniako Parlamentuan.

Bestalde, agerraldia egin dute ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak eta Omnium Cultural-ek, irailaren 11ko Diadako mobilizazioaren inguruko datuak jakinarazteko. 115.000 lagunek eman dute izena Bartzelonan osatuko duten V erraldoian, eta antolatzaileek nabarmendu dute egun horretako elkarretaratzeak bermatuko duela azaroaren 9ko galdeketaren arrakasta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.