Masek ogasun arloko itun bat egin du Kataluniako lau diputazioekin

2012ko irailaren 19a
13:15
Entzun

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak balizko ogasun propioaren "ernamuina" izango den akordio bat egin du herrialdeko lau diputazioekin gaur, Bartzelonan. "Lehen pausoa da hau", esan du Masek. Zergen kudeaketari eta iruzur fiskalari buruzko ituna egin dute, hain zuzen. Bartzelona, Lleida, Girona eta Tarragonako ahaldun nagusiak CiUkoak dira, Mas bera bezala.

Bihar Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuarekin bilera egingo du Generalitateko presidenteak, itun fiskalaren proposamenari buruz hitz egiteko. Raxoik iragarri du ezezkoa emango diola.

"Gertatzen dena gertatuta ere, Kataluniak bere bidea egingo du", adierazi du gaur Masek. "Katalanok hori garbi badugu, herriak merezi eta behar duen bidea egin ahal izango dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.