Maskara gardenak erretiratuko ditu Jaurlaritzak, segurtasun bermerik eskaintzen ez dutelako

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren arabera, aztertutako eredu bakar bat ere ez da gutxieneko filtrazio mailara iristen

Bi pertsona, maskara gardenak jantzita. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko ekainaren 25a
11:47
Entzun

Eusko Jaurlaritzak immobilizatu eta merkatutik erretiratu egin ditu maskara gardenak, COVID-19aren aurkako araudia urratzen dutelako eta filtrazio maila apala eskaintzen dutelako. Maskaren eraginkortasuna neurtu zuten apiril eta maiatz artean eginiko kanpaina batean, eta horren berri eman du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok. Azaldu duenez, 28 maskara eredu aztertu zituzten eta, horietatik, zortzi maskara garden. Azken horiek filtrazioari buruzko araudia urratzen dutela ondorioztatu zuten: %95eko filtrazio maila eskaini beharko lukete, baina bakar batek ere ez zuen %27,5etik gorako babes maila eskaintzen, eta maskaretako batzuk ez ziren iristen %10era ere.

Hori dela eta, Kontsumobide institutuak merkatutik erretiratu ditu maskara gardenak. Azterketaren emaitzak igorri dizkio Espainiako Kontsumo Ministerioari ere.

Gainerako maskarei dagokienez, beste hiru marka ere erretiratu dituzte, %76 eta %91 arteko babes maila eskaintzeagatik, baina gehienek gainditu egin zuten laborategiko analisia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.