Donostiako Zigor Auzitegiak adierazi duenez, Matanzas eta Jauriasti manifestazio horren antolatzaileak ziren. Gaineratu duenez, manifestazio horrek "talde terrorista beten helburuak jarraitzen zituen".
Auzitegiak esan duenez, "manifestazioak eta bere antolatzaileek talde armatuaren helburuak jarraitzen zituztela ukaezina da".
Manifestazioa "terrorismoa babesteko ekitaldia" izan zen, Auzitegiaren iritzian.
Politika
Matanzasi eta Juaristiri 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete "legez kanpoko" manifestazio bat deitzeagatik
Donostiako Zigor Auzitegiak 9 hilabeteko kartzela zigorra eta 2.700 eurotako isuna ezarri die Txema Matanzas abokatuari eta Xabin Juaristi euskal presoari, "legez kanpoko" manifestazio bat deitzeagatik. Bi horien aurkako epaiketa joan zen irailaren 14an egin zen. Duela bi urte Donostian, estropaden bigarren igandean, egin zen euskal presoen aldeko manifestazioa legez kanpokoa zela esan zuten, eta bi horiek martxaren arduradunak zirela. Fiskalak bakoitzarentzat urtebeteko espetxe zigorra eta 3.000 euroko isun eskaerak egin zituen; defentsa abokatuak, berriz, bien absoluzioa eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu