Aurtengo baxoan, Historia eta Geografia irakasgaiez gain, Matematikako azterketa ere euskaraz egiteko aukera izango dute Ipar Euskal Herriko ikasleek. Unibertsitatera sartzeko hautaproba gaur hasi dute, eta ostiralean amaituko da.
Ikasle gehienek, ordea, frantsesez eginen dute baxoa. Guillermo Etxebarria Baionako Etxepare lizeoko zuzendariak azaldu duenez, "borondate politiko eskasa" dago hautaproba osoa euskaraz egin ahal izatea ahalbidetzeko.