2010eko martxoan atzeman zuten Olzomendi, Ipar Euskal Herriko higiezinen enpresen aurkako erasoetan parte hartzea egotzita. Zortzi pertsona atxilotu zituzten Olzomendi atxilo hartu zuten polizia operazioan. Gehienak libre utzi zituzten, baina Olzomendik preso jarraitu zuen.
Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, gaur utziko dute libre Olzomendi, baldintzapeko askatasunean.
Bestalde, Etxerat elkarteak jakinarazi du Pello Olano presoa bihar geratuko dela aske. Hiru urte egin ditu espetxean, eta 15.000 euroko bermea ordainduta askatuko dute.