Matute:«EH Bilduk soilik ken diezaioke boterea eskuinari»

2012ko urriaren 16a
00:00
Entzun
«EH Bildu boterea irabazteko moduan dago, hautestontzien bidez, gehiengo soziala gehiengo politiko bihur dadin». Hala adierazi du, Bilbon egindako ekitaldian, koalizioaren Bizkaiko zerrendakide Oskar Matutek, eta esan du EH Bildu dela boterearen lehian sar daitekeen hautagaitza ezkertiar bakarra. Hala, «PSE-EE, EAJ, PP eta halako indar eskuindarrei» boterea kendu nahi die koalizio subiranistak, «herritarrari emateko». Horregatik, Matutek botoa EH Bilduri emateko eskatu die «patriarkatuaren eta herritarren gehiengoa pobretzen duen sistema ekonomikoaren kontra» Euskal Herria «azpitik eta ezkerretik» eraiki daitekeela uste duten ezkertiar guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.