Politika

Matutek hartu du Madrazoren legebiltzarreako aulkia

EB-Berdeetako Javier Madrazok EAEko legebiltzarkide kargua utzi du, EB-Berdeek legebiltzarkide berria izendatu dute, Eusko Legebiltzarrerako. Oskar Matute aukeratu dute zeregin horretarako, aurreko legegintzaldian bezala. Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu kargua joan zen astean hartu zuen Madrazok, eta "lan asko ematen duenez" lan hori bakarrik egitea erabaki du.

2005eko uztailaren 8a
15:01
Entzun
Madrazok esan du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako saila eramateak "lan asko ematen du", eta beraz, hori bakarrik egitea erabaki du.

Joan zen legegintzaldian, Oskar Matutek lana "oso ondo" egin zuela azaldu du Madrazok, eta EB-Berdeak legegintzaldi honetan "ezkerreko erreferentzia" izango direla dio. "Politika sozial eta aurrerakoietan sakonduko duen ezkerra bezala, bakegintza eta normalizazio politikorako elkarrizketa bideren alde egingo duena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.