politika

Matuteren ustez epaile jakin batzuek justizia politizatzen dute

EB-Berdeen Eusko Legebiltzarkide Oscar Matuteren iritzian, "zenbait epailek Justizia politizatzen" dute: "Epaile jakin batzuek oraindik ere uste dute Justizia politikaren zerbitzura dagoen estamentu bat dela, eta ez zuzenbide estatuaren baitan independentziaz jokatu behar duen tresna bat". Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan du, gainera, "justiziak berdin eragin behar duela pertsona guztiengan".

2005eko uztailaren 14a
14:16
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlanskak erabaki zuen EHAK auzibidean jartzea, AVTk jarritako kereilaren harira. Horregatik iritzi dio, "epaile jakin batzuek justizia politizatzen" dutela.

Matute bera, EHAK legez kanpo uztearen kontra azaldu da. Bere iritzian, "EHAK legez kanpo uztea aurrerapausoa dela uste duen norbait baldin badago, oker dago". Ezker abertzaleak gizartean "pisua" duela nabarmendu du, eta hori hauteskundeetan argi ikusi zela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.