Matxitxakoko itsas-borroka gogoratu dute
Duela 70 urteko borrokaz Nestor Basterretxeak egindako eskultura inauguratu dute gaur Bermeon.
Duela 70 urte Espainiako Gerra zela-eta Matxitxakon izandako itsas-borroka gogoratzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian Bermeon (Bizkaia) eta Nestor Basterretxeak egindako eskultura inauguratu dute. Nabarra ontziaren hondoratzearen esanahia du lanak; gudarien barkuetako bat izan zen Nabarra. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak lore eskaintza egin du itsasoan, borroka gertatu zen lekuan. Jende asko batu da; besteak beste, Juan Karlos Goienetxea Bermeoko alkatea, Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia Sailburua, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Busturialdeko hainbat alkate... Baita borrokan parte hartu zuten bi gizonezko ere. Argazkian, ekitaldiko une bat (Busturialdeko Hitza)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu