Matxura baten ondorioz, argindarrik gabe beratu da Bilboko metroa goizeko bederatziak inguruan eta zerbitzua erabat eten da Etxebarri-Plentzia eta Plentzia-Portugalete lerroetan. Argindarrik gabe geratu diren unean bidaiari asko zeuden tren barruetan, ordu hori jende gehien ibiltzen denetako bat baita. Askoko ordubete inguru egin dute trenetatik atera ezinik. Lekukoek agertu dutenez, jendeak lasai hartu du etenaldia, eta ez daarazo handirik sortu.
Boluetako geltokian izan da matxura, eta Bilboko metroko iturriek agertu dutenez, hamarretarako konpondu dute eta berriro martxan dabil metroa.
Garraioak
Matxura elektriko batek Bilboko metroa gerarazi du
Bidaiari askok ordubete inguru egon behar izan dute tren barruetan atera ezinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu