Errepideak

Matxuratutako kamioi batek 10 kilometroko ilarak eragin ditu A-8an, Donostian

2007ko urtarrilaren 31
10:02
Entzun
Iveco ML80 kamioi batek matxura izan du A-8 autobidean, Donostiako belodromoaren parean. Ondorioz, bidea trabatu du Bilborako noranzkoan, eta ia 10 kilometroko auto pilaketak eragin.

05:40 aldera matxuratu da kamioia, eta bidea itxi egin dute Bilborako noranzkoan. 07:55 aldera kendu dute kamioia bidetik, baina bitarte horretan guztian ia 10 kilometroko luzera izan duten auto ilarak sortu dira. Hain justu, 07:55etan kamioia trabatik kendu duten arren, 08:00etan autopistarako sarrera itxi behar izan dute Irunen (Gipuzkoa), neurri horren bidez trafikoa arindu eta bere onera etor zedin. 09:00 inguruan etorri da bere onera egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.