Kantonamenduetako hauteskundeak

Max Brissonek atxikiko du Miarritze mendebaldeko kontseilari nagusi postua

Lehen itzuliko emaitzen argira igurika zitekeen bezala, Max Brisson UMPko kide eta orain arteko Kontseilari Nagusia gailendu da bigarren itzulian. Azpimarratzekoa da abstentzioaren kopurua. Izan ere, bozka eskubidea zuen hiru pertsonatik batek eman du boza. 10.450 pertsona daude erroldan eta Brissonek 1.995 boz eskuratu ditu (%88,78).

Aitor Renteria.
2011ko martxoaren 27a
09:06
Entzun

Hauteskunde sistemari leporatu dio Brissonek abstentzioa, oraingoan kantonamenduetako bozak izan direlako soilik, herrietako edo Akitaniako bozei lotu gabe.Testuinguru horretan, duela sei urteko kopuru berak erdietsi dituela azpimarratu du Brissonek. Brissonek ez du aipatzen boz kopurua, ehunekoa baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.