Zinemaldia irailaren 21ean hasi eta 30ean amaituko da. Zinemaldiari hasiera emango dion filma Nick Broomfielden Ghostsizango da, eta Todd Robinsonen Lonely hearts-ekin amaituko da.
Gaur ezagutu dira Sail Ofizialeko epaimahaia osatuko dutenen izenak eta Donostiako Saria jasoko dutenenak. Sail Ofiazialeko epaimahia Jose Saramago idazleak, Bruno Barreto, Sara Driver, Manuel Gomez Pereira eta Isabel Coixet zinema zuzendariek, eta Bruno Ganz aktoreak osatuko dute. Bestalde, Von Sydow eta Dillon aktoreak Donostia Sariak izango dira.
Zabaltegi Sailean ere lehian izango dira hainbat film. Besteak beste, Babe’, Belle toujours, Children of men, Little Miss Sunshine, El diablo viste de Prada edo Bamako. Gainera, euskal herritarrek egindako hiru film izango dira aurten, horietatik bat euskera hutsean eginikoa: Kutsidazu Bidea, Ixabel. Zuzendari berrien sailean lehiatuko dira.
Donostiako Zinemaldia
Max von Sydonek eta Matt Dillonek jasoko dute Donostia Saria
Max von Sydow eta Matt Dillon aktoreek jasoko dute aurten Zinemaldiko sari nagusietakoa den Donostia Saria. Von Sydow suediarra eta Dillon estatubatuarra sarituz Europako eta AEBetako zinema egiteko ikuspegien osagarritasuna nabarmendu nahi izan dute. Sail Ofizialean 16 film lehiatuko dira, eta Jose Saramago idazle ospetsua, Literaturako Nobel sariduna, izango da epaimahaiburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu