Gatazka politikoa

Mayor Oreja: "EAJk negoziatuz amaitu nahi du ETArekin , eta hor dugu guk arazoa EAJrekin"

Euskal Autonomi Erkidegoko PPren ohorezko lehendakari Jaime Mayor Orejaren esanetan, bera alderdiak EAJrekin duen "sakoneko krisiaren arrazoia da nazionalistek ez dutela ETArekin amaitu nahi aurretik hitz egin gabe". Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, EAEko eta Kataluniako nazionalistek autogobernua indartzeko azaldu dituzte asmoak ez dira PPk 1996tik hona egin duen politikaren ondorio. Halaber, EAEko hauteskundeak datorren urtera aurreratuko direla nabarmendu du, "ez dira 2005eko maiatzean izango".

2003ko azaroaren 19a
12:59
Entzun
Mayor Orejaren iritziz, Espainiako Gobernuaren lehentasuna ETArekin amaitzea da zuzenbide estatuaz baliatuz. "Gobernuak emaitza bikainak lortu ditu terrorismoaren aurkako borrokan, nahiz eta horrek efektu negatiboak eta arazo politikoak ekarri dizkigun; guk zuzenbide estatua erabili nahi dugu ETArekin amaitzeko baina euskal nazionalismoak beste jarrera bat du", azpimarratu du Mayor Orejak.

EAEko PPren buruak nabarmendu duenez, Kataluniako hauteskundeetako emaitzek berak esandako hitzak berretsi besterik ez dute egin. Mayor Orejak "ERC Jordi Pojulen herentzia politikoa" dela esan zuen, eta garrantzia kendu die adierazpen horiengatik jasotako kritikei, "batzuk ez bainaute ulertzen, baina politikan oso garrantzitsua da egia garaiz esatea".

EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia

Ibarretxe planaren aurka Arabako Diputazioak sartutako helegitea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak tramitera onartzeak "planak aztertzeko gauzak" dituela argi erakusten duela azpimarratu du Mayor Orejak, eta horrek bidea ematen diola Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean sartutako inpugnazioa onartzeko. "Horrek Ibarretxe planaren tramitazioa etetea ekarriko luke", nabarmendu du.

Halaber, EAEko hauteskundeak datorren urtera aurreratuko direla nabarmendu du, "ez dira 2005eko maiatzean izango". "Egoera horretan euskal nazionalismoak orain baino beldur gehiago emango du Ibarretxe planaren erasoarengatik, eta orduan, alderdi konstituzionalistok inozi baino aukera gehiago izango ditugu EAEn aldaketa politikoa aurrera eramateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.