Politika

MCCk auzitara eramango ditu ETArekin zerikusia duela Internet bidez zabaltzen dutenak

Azkenaldian ETArekin zerikusia duela zabalduz bere izena zabartzeko saioak areagotu egin direla salatu du MCC kooperatiba taldeak, batik bat, Internet bidez. Izen onaren aurka egiteaz gain, webgune horietan beren produktuen kontrako boikota eskatzen da sarritan. Horrekin guztiarekin kezkatuta, aurrerantzean beren enpresa taldea ETArekin lotzen dutenak auzitara eramango dituela iragarri du MCCk.

2005eko ekainaren 23a
19:53
Entzun
MCC -k bere web orriaren gaztelerazko atalaren bidez jakinarazi du boikotari erantzutea erabaki duela. Bi erantzun mota emango ditu: batetik, auzitara eramango ditu bere enpresa taldea ETArekin lotzen dutenak. Bestetik, MCC zer den azaltzen duen agiri bat ezarri du pdf formatoan webguneko gaztelerazko atalean.

MCC ETArekin lotzea ez da berria Espainiako zenbait komunikabide eta sektoretan. Azkenaldian eraso eta boikot dei horiek, ordea, areagotu egin direla irizi dio kooperatiba taldeak, eta erantzutea erabaki du. Zurrumurru zabaltze eta dei boikot horietako gehienak Internet bidez egiten dira.

PPrekin eta COPE irrati katearekin lotura duen gruporisa.com gunean ageri dena da adibide nabarmenetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.