Frantziako Tourra

McEwenek irabazle esprinean, hirugarren aldiz

Davittamon-Lotto taldeko Robie McEwen australiarrak irabazi du Tourreko seigarren etapa, esprin estuan. Horrenbestez, aurtengo lasterketan McEwenek hirugarren aldiz lortu du etapa garaipena.

2006ko uztailaren 7a
17:36
Entzun
McEwenek lau ordu, hamar minutu eta 17 segundotan egin ditu Lisieuxtik Vitre arteko 189 kilometroak, batez beste orduko 45,31 kilometroko abiadan.

Brard, Backstedt eta Geslinek ihesaldi luzea egin dute, baina, azkenean, helmugarako hiru kilometro eta erdi falta zirela, tropelak harrapatu ditu eta esprinean erabaki da gaurko garaipena. Quick Stpe taldeko Tom Boonen hirugarren izan da gaurko etapan, eta lidergoari eusten dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.