Arazo psikikoak dituen gazte batek mediku psikiatra bat erasotu zuen atzo Bilbon, eta larri dago medikua, ospitalean. Medikua eta erizaina gaztearen etxera joan ziren, atez ateko zerbitzuan ari baitziren, eta han zirela gazteak sukaldeko labana batekin erasotu zuen lepoan. Ertzaintzak gaztea atxilotu zuen, eta ondoren Basurtuko Ospitaleko psikiatria zerbitzura eraman zuten.
Mediku psikiatra bat larri dago, gaixo batek atzo Bilbon erasotu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu