De Juanak jadanik bete du ezarri zioten zigorra osorik. Aske utzi beharrean, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro auzipetu du Gara-n bertan argitaratutako artikulu batzuen harira, eta espetxealdia luzatu diote.
Hori salatzeko gose greba mugagabea hasi zuen abuztuaren 7an. Protesta modugogor horri ekiteko lau arrazoi ematen ditu elkarrizketan: "Auzi honetan sortzen den jurisprudentziak niri ez ezik preso politiko guztiei eta adierazpen askatasunari egingo diela kalte sinetsita egotea; inori ez diodala kalte egingo, eta ondorio positiboak denentzat eta txarrak niretzat soilik izango direla jakitea; hainbeste erasoren aurrean 'nahiko da' esateko beharra, eta zigorra bete ondoren bi urte igaro eta gero kalera nazatela exijitzea".
Era berean, De Juanak agertu du Algecirasko espetxeko zuzendariorde medikuak ohartarazi ziola ez ziotela 50. egunetik elikatu gabe igarotzen utziko.
Presoak
Medikuek erabaki guztiak "beren borondatearen kontra" hartu dituztela salatu du De Juanak
=l Gara ==http://www.gara.net/idatzia/20060922/art181401.php=l egunkariak Iñaki de Juana euskal preso politikoari egindako elkarrizketa plazaratu du gaur. Irailaren 14an egindakoa da elkarrizketa, hau da, presoak gose greban 38 egun zeramatzala. Herenegun, 45. eguna betetzean medikuak De Juana elikatzen hasi ziren, bere borondatearen kontra. Elkarrizketa egin ziotenean, dagoeneko, medikuak erabaki guztiak bere borondatearen kontra ari zirela hartzen salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu