Txingudiko errauste plantaren aurka agertu diren 500 mediku prentsaurrekoa eman dute gaur Irunen (Gipuzkoa). Prentsaurrekoan, Irungo Mankomunitateak informazioa ezkutatu eta manipulatu duela salatu du mediku taldeak. Bozeramaile moduan, Quiron klinikaren Odontologia Zerbitzuetako Zuzendaria, Jose Cruz Ruiz Villadiego, Sergio Perez kirurgialaria eta medikuntza familiarrean aditua Jose Maria Tallon egon dira.
Villadiegok aipatu duenez, Txingudiko Zerbitzuak, "nahita, era arriskutsuan eta agian legez kanpo" osatu gabe dauden eta nahasmena sortu dezaketen mediku txostenak manipulatzen ditu. Txostenen erabilpen oker hori Eusko Jaurlaritzaren Osasun Zuzendaritzaren laguntzarekin egiten duela salatu du Villadiegok. Osasun Zuzendaritza soilik emisio araudian oinarritzen denez, zabor tratamendurako planta horiek, "inolako ardurarik gabe" ontzat ematen dituela azpimarratu du.
Quiron klinikaren medikuak errauste planta martxan jartzearen ondorioz osasun arazoak agertuko direla esan du, "Osakidetzak eta gure korporatiboek ere badakite. Bestela, zergatik esan dute plantatik gertu bizi diren pertsonei odol analisiak egingo dizkietela bai errauste planta martxan jarri baino lehen eta bai ondoren?". Hori egiten badute juridikoki ordaindu arte ez diotela bakean utziko adierazi du Villadiegok.
Txingudiko errauste planta modernoa dela argudiatuz osasun arazoak demostratzen dituzten ikerketak zaharkitutzat ematea kritikatu du Mediku plataformak, "igortzen diren toxikoak hain patogenikoak ez balira bezala". Txingudiko Zerbitzuen eta bere lehendakari eta Irungo alkate Jose Antonio Santanoren (PSE) jarrera kritikatu du Villadiegok: "hark, botoetan babestuz, baserritarren biziak eta baratzak kondenatzen ditu", eta "erabakiak nahi dituen moduan hartzen ditu".
gipuzkoako errauste plantak
Medikuek errauste plantaren gainean izandako informazio ezkutaketa eta manipulazioa salatu dute
Txingudiko errauste plantaren aurka agertu diren 500 medikuk Irungo Mankomunitateak egin duen informazio ezkutaketa eta manipulazioa salatu dute. Irunen (Gipuzkoa) egin prentsaurrekoan, medikuek, Txingudiko errauste planta osasunerako kaltegarria izan daitekeela adierazi dute. Mediku taldeak jakinarazi du Txingudiko Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Zuzendaritzaren onarpenarekin mediku txostenak eta informazio zientifikoa manipulatzen dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu