Euskal presoak

Medikuek oraindik ez dute erabaki De Juanari noiz jarri berriro zunda

Presoa lehengo ostiraletik elikatu gabe dago, berak zunda nasogastrikoa kendu ostean. Bigarren gose grebaren 112. eguna du gaurkoa.

2007ko otsailaren 26a
18:43
Entzun
12 de Octubre Madrilgo ospitaleko medikuek oraindik ez dute erabaki Iñaki de Juana euskal presoari berriro zunda noiz jarri, honek zuna kendu ostean. De Juanak bigarren gose grebaren 112. eguna du gaurkoa eta lehengo ostiraletik elikatu gabe dago, zunda nasogastrikoa kendu egin zuelako orduan (sudurretik sabelera doana).

Abenduaren 12an behartuta elikatzea erabaki zutenetik dauka zunda. Elikatzeko, presoa lotu egiten zuten. Medikuak orain aztertzen ari dira De Juana egun osoz izatea lotuta, honek berriro zunda ken ez dezan. Egun osoan lotuta egoteak, baina, osasun arazoak sor ditzake.



Espainiako Auzitegi Gorenak hamabi urtetik hirura jaitsi dio kartzela zigorra De Juanari bi iritzi artikulurengatik, baina Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ez du oraindik epaia. Hori behar du presoari buruzko erabaki bat hartu edo ez aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.