EUSKARA

Medikuntza euskaraz ikasi ahal izateko itxialdia egin dute 112 ikaslek

"Ez dago borondaterik egoera aldatzeko, eta ez dago borondaterik ikasleon hitza errespetatu eta kontuan hartzeko", adierazi dute. [Youtube]http://youtu.be/-vtis6B1msE[/Youtube]

Ikasleak itxialdian, Leioan. MEDIKUNTZA ASANBLADA
2015eko otsailaren 13a
15:15
Entzun

Medikuntza eta Odontologia fakultateko ikasleek euskaraz ikasi ezin dutela salatzeko, itxialdia egin dute Leioan 112 ikaslek. Egoera aldatzeko Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Osakidetzaren "borondate falta" kritikatu dute.

Ikasleen iritziz, fakultateko dekanotzak uste du bere betebeharra "osasun arloko graduak eskaintzea" dela, "euskaraz eman zein ez". Halaber, ez dute "onargarritzat" jotzen "mundu osoan euskaraz ikas daitekeen unibertsitate bakarrean euskararen aldeko jarrera aktiborik ez egotea".

Osakidetzari dagokionez, ikasleek uste dute "ikasketa prozesuaren aurrean jarrera guztiz pasiboa" duela, haien "ikasteko baldintzak hobetzea saihesten" duela eta graduen "izaera praktikoa" murrizten duela: "Euskara ere inertziaren esku uzten dute, eta begi bistakoa da, hizkuntza gutxitua izanik, inertziak egoera txartu baino ez duela egiten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.