Ez dute lehen aldia. Iaz ere medikuntzako graduazio ekitaldia baliatu zuten ikasleek ikasketak euskaraz egiteko dituzten oztopoak salatzeko. Aurten, egoerak hobera egin du, baina, hala ere, oraindik ere ezinezko zaie ikasketak euskara hutsean egitea: "EHUk bermatu beharko luke euskaraz ikasi ahal izateko eskubidea. Baina oraindik ere matrikula euskaraz egin arren, hainbat gai gazteleraz eman behar ditugu", salatu du ikasle batek.
Ardurak ere eskatu dizkiote dekanotzari, neurriak har ditzan hemendik aurrera ikasleek azterketak bi hizkuntzatan egin beharrik izan ez dezaten, edota irakasleentzat gaiak euskaraz ematea "lan karga gehigarria" izan ez dadin. Bide horretan, errektoreordeak azken urtean egindako lana txalotu dute.